Aste honetan ere aspertzeko tarterik ez Atekab..etxen eskutik

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 30a, 10:30
Maiatzaren 2rako Atekaketa lehiaketa antolatu dute.

Astero bezalaxe, hainbat proposamen bildu dituzte Atekabeltzeko kideek. Apirilaren 30ean eginen duten skape room birtualetik hasi eta larunbat gaueko zuzeneko musika saiora arte, ongi pasatzeko modua badute leitzarrek.

Apirilaren 30ean, 18:00etatik aurrera Skape room birtuala antolatu dute. Talde guztiak ordu berean hasiko dira jokatzen eta erronka guztiak gainditzen dituen lehenbizikoa izanen da irabazlea. Jokatzeko launakako taldetan elkartu eta izena eman behar da atekabeltz@gmail.com helbidera taldekideen izenak bidaliz. Izena eman ondotik informazio gehiago jasoko dute.

Maiatzaren 1ean, ostiralean, goizean Satelite Irratiaren saio berri bat entzuteko aukera izanen da eta 12:00etan langileen eskubideen aldeko burrunbada antolatu dute. Ondoren, musika ekipoetan Internazionala abestia jarzteko deialdia egin dute. Arratsaldean, 19:30etik aurrera pintxo potearen txanda izanen da. Pintxoak prestatu eta argazkia sare sozialetara edo atekabeltz@gmail.com helbidera bidalita elkarbanatzea eskatu dute.

Bukatzeko, maiatzaren 2an, 20:15ean Atekaketa lehiaketa eginen dute. Egunean bertan jakinaraziko duten web orri batean sartuta, Atekabeltzen inguruko hamar galdera ongi erantzuteko gai izanen diren galdetu diete herritarrei. Eguna dantzan bukatzeko, 22:30etik aurrera Deus ez ta pesta zuzenean ikusteko aukera izanen da instagramen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun