Enrique Ramos Donostiako Ekologia zinegotziak adierazi duenez, Artikutzako zaindariek isilpeko ehiztari bat ustekabean harrapatu zuten joan den asteburuan orkatz bat bota ondotik. «Joan den ostiralean, 22:15ak aldera, basozainek lehendik ezagutzen duten isilpeko bat bazebilela ikusi zuten Eskas inguruan. Zaindariak gauez guardian zeudenez eta ibilgailu ofiziala aparkatuta zeukatenez, isilpekoak buelta eman» zuela adierazi du Ramosek.
Hala ere, zaindariek protokoloaren arabera Ertzaintzari deitu zioten, eta Ertzainek Bianditzetik jaisten den errepidean lur orotako ibilgailu bat geldiarazi zuten, eta ibilgailua miatzerakoan arma bat eta hainbat munizio atzeman zuten ibilgailuaren barnean. Ertzainek arma kendu eta salaketa jarri zioten gidariari.