153 saski banatu dituzte 'Baserritik etxera' hiru astetan Leitzaldean

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 22a, 08:30

Frontoian antolatu dituzte orain arte banaketak.

Ostiraleroko azokak laster, berriz ere, baimentzekotan direnez apirilaren 24an egitekoa dute azken banaketa

Azokak antolatzeko baimena bertan behera egon den bitartean, bertako baserritarren produktuei irteera emateko Baserritik etxera ekimena egin dute Leitzaldean. Herriko laguntza sareko boluntarioen bidez egin dituzte banaketak  eta elkarlanaren erakusle bikaina bihurtu da.

Arrakasta handia izan du herritarren artean ere, astez aste eskaera asko bilduz. Datuak dira horren erakusle; hiru astetan (laugarren asteko banaketa ostiralean eginen dute) 153 saski banatu dituzte: 37 lehenbiziko astean, 55 saski bigarreana eta 61 saski hirugarrenean. 

Tokiko 900 tona elikagai
Elikagaiak tonetan ere neurtu dituzte eta tokiko ia 900 kilo elikagai izan dira etxeetara banatutakoak: «datua bikaina da». Gainera, antolatzaileek adierazi dute eskaerak egin dituen jende gehiena 45 urtetik beherakoa dela «eta hori oso pozgarria eta itxaropentsua dela».  

Datozen asteetan badirudi, berriz ere, azokak irekitzeko baimena emanen dutela seguratsun protokolo batzuk segiz. Horregatik, apirilaren 24an azken banaketa egitekoa zuen Baserritik etxerak. Dena den, apirilaren 24tik aurrera dinamika honen funtsari eta izaten ari den arrakastari eutsi asmoz, moduak aldatu behar badu ere, salmenta zuzenerako beste aukera batzuk aztertzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun