Leitzako Kultur Aroa eta Sagardo Eguna ere bertan behera utzi dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 20a, 17:30

Jendetza bildu ohi da Leitzako Sagardo Egunean. Irudian, pasa den urteko edizioa.

Altzadi Leitzako Kultur Elkarteak jakinarazi berri du Covid-19ari aurre egiteko hartu diren neurriak tarteko, maiatz erdialdean hasi ohi den Kultur Aroa eta ekainean ospatzen duten Sagardo Eguna ez dituztela antolatzerik izanen. 

1978az geroztik urtero antolatu du Kultur Aroa ALKEk, hainbat boluntariorekin elkarlanean. Maiatzean hasi eta lau bat astez: hitzaldiak, musika, ikuskizunak, erakusketak, artisau azoka... izan ohi dira egitarauaren parte eta ekain erdialdean Sagardo Egunarekin borobiltzen dute. Uda ondotik, ohiko ekitaldiei eusteko gogoz dira «zuen guztion ohiko laguntzarekin, ea udazken-neguko ekintzak egiteko moduan garen. Eskerrik asko eta eutsi goiari!». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun