Haizea Azpirozek irabazi du Kaxkabeltzak zozketatutako ehun euroko erosketa txartela

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 20a, 16:00

Nik Leitzan erosten dut... esaldia osatuz bideo bat grabatu eta bidaltzeko proposamena egin zieten herritarrei Kaxkabeltza Elkarteko kideek. Hogeita lau bideo jaso dituzte eta trukean 100 euroko erosketa txartela zozketatu dute. 

Gaur eguerdian Karrape irratian egin dute zozketa eta irudian ageri den Haizea Azpiroz izan da irabazlea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun