Bart arratsean larre sute bat itzali dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 9a, 15:45

Larre sute bat itzali zuten atzo arratsean Goizuetan, Beltzuntza mendian. Sua pinadi baten ondoraino iritsi zen baina sua garaiz moztu zuten. Itzaltze lanetan Oronozko suhiltzaileek, Goizuetako suhiltzaile boluntarioek eta Nafarroako baso-suhiltzaileek parte hartu zuten. Azken hauek adierazi dutenez, lau hektarea inguru erre dira.    Argazkiak: Nafarroako Suhiltzaileak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun