‘Kikili salda’ lantaldearen logotipoa aukeratzeko deialdia egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 11a, 12:00

Amazabal Guraso Elkartea Kikili Salda lantaldean.

'Kikili salda' lantaldea, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko eskualdean sortua da. Bere helburua, adin txikiko obesitatea murriztea eta elikadura-ohitura osasuntsuak bultzatzea da. Hainbat ekintza proposatu eta aurrera eraman dituzte ikasturte honetan zehar. Ekintza horien artean, lantaldearen logoa egitea da.

Leitzako Amazabal ikastetxeak hartu zuen logoak egitearen ardura. Aurten DBHko hirugarren maila egiten ari diren ikasleek egin dituzte, eta ikastetxean bertan "garbiketa" egin ondoren, orain bost logotipoen artean erabaki behar da zein izanen den Kikili salda lantaldearen logoa. Horretarako, webgunean sartu eta logo guztiak bozkatu beharko dira, 1etik 4ra, eta puntuazio gehiena lortzen duena izanen da behinbetikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun