Astelehenetik ostiralera, 20:15ean sartu behar da Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen webgunean
Egunotako “etxealdia” jostatzeko eta ikasteko ere erabili dezakegunez, Balikebaleko antolatzaileek eta Iparmank Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateko Euskara zerbitzuak, itxialdiko egun hauetarako, Leitzaketa 4.0. izeneko lehiaketa antolatu dute, www.iparmank.eus webgunean. Telefono, tablet edo ordenagailuz parte har daiteke, eta erraza eta arina da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.