Goizuetako Herritarren Laguntza Sareko telefono zenbakia aldatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 26a, 12:00
Etxetik atera ezin dutenei elikagaiak, botikak eta produktuak eramanen dizkiete.

Duela gutxi jarri dute martxan Goizuetako Herritarren Laguntza Sarea eta koordinazio lanak errazteko mugikor bat bideratu dute orain zerbitzu  horren ingurukoak biltzeko. Aurrerantzean, erosketak egiteko laguntza behar dutenek edota beharra dutenei erosketak egiten laguntzeko prest daudenek 647 86 21 79 telefonora deitu beharko dute.

Zerbitzua 10:00etatik 15:00etara eskainiko dute. Adineko pertsonek, arrisku taldeko pertsonek eta umeak norekin utzi ez dutenek 647 86 21 79 telefonora deitzen badute, laguntza sareko norbait joanen da euren erosketak egitera. Segurtasun neurri guztiak zorrotz beteko direla jakinarazi dute eta zerbitzuaren erabiltzaileei argi azalduko dizkiete zeintzuk diren jarraitu beharreko pausoak.

Boluntario izateko

Boluntario izateko deialdia ere egin dute; Covid19aren sintomarik ez dutenek eta konfidentzialtasuna zainduko dutenei egin diete deia. Beharra dutenei erosketak egiten laguntzeko prest daudenek 647 86 21 79 telefonora whatsapp mezu bat bidali beharko dute martxoaren 26ko 20:00ak baino lehen izen-abizenak jarriz. Segidan laguntza sareko koordinatzailea beraiekin harremanetan jarriko da jarraitu beharreko protokoloa zehatz mehatz azaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun