COVID-19: Elkarrizketak

«Momentuz ez gaude horren gaizki baina epe luzera irauten badu aldaketa handia ekarriko digu»

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 25a, 12:00

Koronabirusa dela eta, Maimur liburu-denda goizez bakarrik irekitzen du Joxerra Intxaustik.

Joxerra INTXAUSTI  |  Leitza (Maimur liburu-denda)

«Izan zitekeenaren kontuan hartuz, pozik» dago Joxerra Intxausti. «Prensari esker eta hori ateratzen den bitarte» lanean ari dira Leitzako Maimur liburu-dendan.

Dena den, eragina antzeman dute: «goizez bakarrik irekitzen dugu, arratsaldetan inor ez dabilelako eta tabernetara egiten nituen banaketak ere gutxitu dira. Harpidetza dutenei eramaten diet». Jendearengan «beldurra» antzematen du, eta ez da gutxiagorako. 

Epe luzera «egoera kezkagarria»
Izan ere, epe luzera begira «aldaketa handia» ekarriko duelakoan dago: «enpresa askok itxi egin behar izan dute eta gero berriz martxan hasteko....». Dena kate bat da eta «guztiongan» eraginen duela adierazi du: «ondokoa ongi dagoenean gu ere ongi gaude, baina gaizki badabil gu ere ez gara ongi ibiliko». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun