Alde batetik, Udalak antolatutako jarduera guztiak bertan behera utzi ditu, «baita udal instalazioetan burutzen diren jarduera guztiak, familien txokoa eta liburutegia ere». Kirol instalazioak, haur eskola, Okile tailerra eta liburutegia itxi ditu eta ostiraleko azoka bertan behera utzi du. Horrez gain, herritarrei kontsultak «telefonoz edo elektronikoki» egitea eskatu die (leitza@leitza.eus helbidera idatziz edo 948 51 00 09 telefonora deituz).
Azkenik, garbitasun neurriak zorrozteko eta sukarra edo arnas falta sumatuz gero 948 29 02 90 telefonora deitzeko deia egin dute. Etxetik ateratzeko beharra izanez gero, «leku irekietan» ibiltzeko deia egin dute, «beste pertsonekin harremana saihestuz, bi metroko distantzia mantenduz».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!