Heldu den astean irekiko ditu ateak Goizuetako harategiak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 13a, 09:30
Heldu den astean irekiko dute Goizuetako harategia.

Martxoaren 3an itxi zuen Ximon Apezetxeak harategia, baina laster berriz irekiko dute. Interes handia eragin zuen negozioak, eta denbora tarte laburragatik batzuek atzera egin badute ere, alokairuan hartzeko azkenean bi interesatu aurkeztu dira. Prozesua eta baldintzak beteta, Jose Ramon Lizarraga leitzarrak izanen du hori kudeatzeko ardura. Aste honetan lokalean lan batzuk egin ondotik, heldu den astean irekiko ditu ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun