Leitzako garbiguneko zerbitzua behar bezala erabiltzeko deia egin du Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 11a, 11:30
Astearte eta ostegunetan irekitzen dute garbigunea eta hilabeteko bigarren larunbatetan.

Ingurumena zaintzeko eta kudeatzeko baliabideak jartzen badituzte, «horiek egoki erabiltzea herritarren esku» dagoela adierazi du Leitzako Udalak.

Zaborra atean ez uzteko eta ordutegiak errespetatzeko eskaera egin dute, gogoraraziz garbigunea: «asteartero 10:00etatik 16:00etara, ostegunero 15:30etik 19:00etara eta hilabeteko bigarren larunbatetan 10:00etatik 13:00etara» egoten dela zabalik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun