Leitzako erraldoi eta buruhaundien konpartsako kide egiteko gonbidapena zabaldu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 11a, 09:30
Erraldoi eta buruhaundien konpartsako kide eginda, pesta giroan sartzeko gonbidapena egin dute

Leitzako erraldoi eta buruhaundien konpartsako kideek 40 kilo inguruko bi erraldoi egiteko asmoa dutela jakinarazi dute. Horretarako, kide berriak behar dituzte taldean. Emakume zein gizonezkoei luzatu diete gonbidapena.

Momentu honetan bi erraldoi handi eta zazpi buruhaundiz osatua dago konpartsa eta ekain alderako beste erraldoi bikote batekin taldea osatzea espero dute. Erraldoi berri hauek, aurrekoak baino arinagoak izanen direla azaldu dute, erabilera zabaldu eta jende gehiagori erraldoiak dantzarazteko aukera emanaz.

Gainera, uda aurretik konpartsa ttikia osatzeko asmoa ere badute. Hauek guztiak lotutakoan, konpartsa hogei bat lagunek osatzetik 40-45 bat laguneko taldea izatera pasako litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun