Goizuetako Mirari eta Xole Etxegiak Hondarribiko pala txapelketa irabazi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 10a, 14:00
Mirari eta Xole Etxegia ahizpak podiumean.

Etxegia ahizpak nagusi izan dira Hondarribiko txapelketan. Hamabi bikotek parte hartu zuten eta horietatik hiru sailkatu ziren martxoaren 7an jokatu zuten finalera. Partida estua jokatuta, Tijero eta Gonzalezen aurka 20 eta 18  nagusitu ziren goizuetarrak.

Emeki elkarteak antolatutako bosgarren edizioa izan da aurtengoa. 1994 eta 1997 urteen bitartean lau txapelketa ospatu zituzten eta 25 urteren ondotik, berreskuratzea lortu dute. Helburu argia izan dute beti, emakumeen kirola ezagutaraztea eta ikustaraztea. Hogeita lau emakumek parte hartu dute txapelketan:  57 urtekoa nagusiena, 14 urtekoa gazteena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun