Jende ugari ibili da Leitzako XII. Stock Azokan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 9a, 16:00

Pagotxaren bila asko izan ziren martxoaren 7an eta 8an Leitzako Amazabal pilotalekura hurbildu zirenak. Kaxkabeltza Elkarteak antolatuta, Stock Azoka egin zuten asteburuan eta udazken-neguko salgaiak prezio berezietan eskuratzeaz gain, saski eder bat irabazteko aukera ere izan zuten erosleek. Azokan parte hartu zuten komertzioetako produktuekin osatu zuten saskia eta Jone Perurena izan zen zozketaren irabazlea. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete bi egun hauetan azokara hurbildu diren herritar zein bisitariei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun