Bezperatik hasi ziren goizuetarrak Emakumearen Egunerako girotzen. Martxoaren 7an Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin kontalarien eskutik Munduko emakumeak helduentzako ipuin kontaketa musikatuaz gozatzeko aukera izan zuten. Igandean, berriz, morez jantzi zituzten herriko kaleak. 12:00etan lilatoi mistoa egin zuten eta izerdi pixka bat atera ondotik, Oxeguardan emakume bazkaria izan zuten. Arratsaldean trikitilariekin egindako kalejirarekin eman zieten bukaera egunari.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.