Betaurreko moreak jantzita ospatu dute Emakumeen Eguna Areson

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 9a, 11:30

Ospakizunei aurre hartuta, ostiralean hasi ziren ospatzen aresoarrak Emakumeen Eguna. Nazabal Eskolan ikasle eta gurasoak elkartuta, beraiek egindako betaurreko moreak jantzi eta ingurura begira jarri ziren; betaurreko horiek jantzita zer sentitzen zuten adieraziz. Munduko emakumeei buruzko erakusketa berezia ere osatu zuten ikasleek. Gero, Jaione Urtasunen eskutik, ipuin kontaketa izan zuten Udaletxean. Martxoaren 8an, berriz, urteroko ohiturari eutsi eta herriko emakumeek afaria egin zuten Pake Toki Elkartean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun