Heldu den asteartean, martxoaren 10ean, adimen emozionalaz solastatzeko bilera izanen dute Leitzako Amazabal institutuko liburutegian. 17:00etan zehaztu dute hitzordua. Hitzaldia euskaraz izanen da eta erabilitako aurkezpen-euskarria gazteleraz. Familiei bideraturiko hitzaldia izanen da eta haurren zaintza zerbitzua izanen da (igandea, martxoaren 8a, baino lehen jakinarazi beha da denokbatge@gmail.com helbidera idatziz).
Haurrek emozioak, sentimenduak, beharrak, pentsamenduak... lantzearen garrantziaz eta «barrura begiratzeko» estrategiez hitz eginen du Apellanizek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!