Zauritu bat Aranon gertatu den istripu batean

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 5a, 19:31

Gertakarian inplikatutako ibilgailuetako baten argazkia

Gidarietako batek orkatila hautsi du eta Donostiako ospitalera eraman dute

Istripua NA-4150 errepidean gertatu da, Aranoko dermioan, gaur 11:00ak aldera. Gertakarien lekura Goizuetako suhiltzaileak, herriko osasun zentroko langileak eta Elizondoko polizia-etxeko foruzainak bertaratu dira.

Talkaren ondorioz, bi gidarietako batek orkatila hautsi du. Hori dela eta, zauritua anbulantzian eraman dute Donostiako ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun