Umore Ona elkartearen batzarrak larunbatean

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 5a, 17:00

17:30ean eta 18:00etan ohiko batzarrak izanen dituzte eta, besteak beste, gastuak eta balantzearen berri eman eta 2020rako aurrekontua aurkeztuko dute.

Heldu den larunbatean, martxoaren 7an, Umore Ona elkarteko kideek ezohiko batzarra eta ohiko batzarra izanen dituzte. Ezohiko batzarreko deialdiak 16:30ean eta 17:00etan izanen dira; ohiko batzarrekoak, berriz, 17:30ean eta 18:00etan.

Ezohiko batzarrean, alde batetik, 12. artikuluaren ("bazkideak bere lekua eta eskubideak pasatu ahal izatea heriotza edo eritasun larririk tarteko izan gabe") aldaketa proposatuko dute. Bi deialdi izanen dituzte: 16:30ean lehendabizikoa eta 17:00etan bigarrena.

17:30ean bazkideen ohiko batzarrari eginen diote tarte. Aurreko bilkurari dagokion akta irakurri eta onestearekin batera, oroitza txostena, gastuak eta balantzea, 2020rako aurrekontuen onespena, komisio berriaren aukeraketa, bazkide berrien onarpena eta eskari eta galderen tartea izanen dituzte. 18:00etan bigarren deialdia izanen dute.

Batzarraren aitzinetik, kontuen berri izateko aukera dagoela jakinarazi dute, eta elkartean bertan dagoeneko txostena eskuragarri paratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun