Familien Txokoa martxan jarriko dute Leitzan martxo erdialdetik aurrera

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 4a, 15:00

Aurreko urteetan antolatutako familien txokoan bildutako taldeetako bat.

Familien Txokoa antolatu du Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Bi taldetan banatutako ariko dira: batetik, zortzi hilabete artekoak; bestetik, bederatzi eta hemezortzi hilabete artekoak. Zerbitzua dohainik izanen den arren, martxoaren 13a baino lehenago izena eman beharko dute 94851 08 40 telefonora deituta.

Familiei euren egoera berean dauden beste familiekin biltzeko espazio bat eskainiko diete. Bertan adin tarte horri dagozkion gaiak lantzea da asmoa: gurasoen esperientziak partekatzea, kezkak eztabaidatzea eta argitzea, jolas librean aritzea, haur masajea nola egin ikastea, emozioak jorratzea, hipropresiboak egitea edota osasun-gomendioak ezagutzea.

Bi talde, adinaren arabera
Adinaren arabera bi taldetan banatuta ariko dira. Zero eta zortzi hilabete arteko seme-alabak dituztenak,  martxoaren 18tik aurrera, asteazkenero bilduko dira; 11:30etik 12:30era, udaletxeko lehenengo solairuan.

Bederatzi eta hemezortzi hilabete arteko ttikiak dituztenentzat, berriz,  ordu eta erdiko (11:00etatik 12:30era) lau saio eskainiko dituzte Leitzako kiroldegian: martxoaren 17an eta 31n eta apirilaren 21ean eta maiatzaren 5ean, zehazki.

Izen-ematea
Izen-ematea martxoaren 13ra arte dago zabalik eta plazak mugatuak dira.  Dohainik da eta apuntatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera, 948 51 08 40 telefonora, dei daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun