Neguko azken asteak goxatzeko hainbat kultur hitzordu izanen dituzte aukeran Goizuetan. Horietan lehenbizikoa, martxoaren 7an, larunbatean, Amaia Elizagoienen eskutik ipuin-kontaketa saioa izanen dute. Helduei zuzendutako emanaldia izanen da eta 17:00etatik aurrera, Udaletxeko ganbaran, hainbat ipuin eskainiko ditu gitarraz lagunduta.