Leitzako Herri Krosaren antolakuntzaz hitz egiteko bilera ostegunean

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 4a, 10:00
Herri Krosa antolatzeko ilusioa eta ekarpenak egiteko gogoa duen talde bati erreleboa pasatu nahi diote.

Ilusioa eta ekarpenak egiteko gogoa duen talde bati erreleboa pasatzeko asmoa du antolakuntza taldeak. Horretarako, ostegunean, martxoaren 5ean, 18:00etan Aurreran bilduko dira.

Martxoan sartzearekin batera, apirileko lehendabiziko larunbatean izanen duten Herri Krosaren XLII. edizioari begira hasiak dira leitzarrak. Antolatzen ari den taldea, azken urteetako garapenaz hausnartuta, ideiak jasotzeko momentua delakoan dago.

Hori horrela, lasterketa bat antolatzeak dakartzan eginbeharretarako ilusioa duen talde bati erreleboa emateko garaia dela uste dute. Horretarako, heldu den martxoaren 5ean, ostegunean, 18:00etan, Aurrera elkartean eginen duten bileran parte hartzeko gonbidapena egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun