Kontuen egunarekin borobildu zituzten larunbatean Goizuetako inauteriak

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 2a, 20:00

Iragarri bezala, asteburu animatua izan dute Goizuetan. Mozorroek poteo musikatuarekin hasi zuten larunbat eguerdian kontuen eguna eta Igandea txarangako kideak gonbidatu zituzten bazkarira. Aurten, nabarmentzekoa izan da bere harategiaren azkeneko egunean Ximoni eskaini dioten omenaldia. Izan ere, belauneko arazoak direla eta, ebakuntzaren zain dago Ximon eta harategia utzi behar izan du.  Argazkiak: Felix Loiarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun