Nafarroako Kirol Jokoetan eskuz binakako txapeldun suertatu da Goiuri Zabaleta leitzarra infantil mailan

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 2a, 19:00

Umore Onako Alize Sagardui eta Araitz Legarreta txapeldunorde izan dira alebin mailan

Nafarroako Kirol Jokoetan, nesken eskuz binakako pilota txapelketetako finalak jokatu zituzten igande goizean Leitzako Amazabal pilotalekuan. Infantil mailan, Aurrerako Goiuri Zabaleta txapeldun suertatu zen, Uharteko Aitzane Ibarrolarekin bikote eginez. Goizuetako Umore Onako Alize Sagardui eta Araitz Legarreta txapeldunorde gelditu dira alebin mailan.

Lehen finala, hain zuzen, alebin mailakoa izan zen. Umore Onako bikotea, Ultzamako Buruzgain elkartekoa baino askoz ttikiagoa izaki, hauek dominatu zuten piloteoan. Azjebeabm Kattalin Peñalver eta Irati Gerendiain nagusitu ziren, 18-10.

Infantil mailan, gerriko gorriarekin, Leitzako Aurrerako Goiuri Zabaleta eta Uharteko Aizane Ibarrola aritu ziren eta urdinez, Araxesko Janire Sotil eta San Migueleko Amaia Arrastia. Gorriak nagusi izan ziren hasieratik bukaeraraino (18-4).

Jubenil mailako finalean, azkenik, Uharteko Laia Salsamendi eta Ane Mendiburu, Oberenako Garazi Lasa eta Ameskoako Olatz Ruiz de Larramendiren kontra aritu dira. Hemen partida berdinduagoa joan zen, baina azkenean Uhartekoak, gorriz, nagusitu ziren, 22-14.

Finalen ondoik, Leitzako Aurrera elkarteak hamaiketakoa eskaini zien parte-hartzaileei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun