Martxoaren 8an, emakume bazkaria antolatu dute Atekabeltz gaztetxean. 14:30ean bilduko dira eta humusa, barazki paella, postrea eta kafea izanen dituzte otordutarako. Txartelak Torrean eskura daitezke martxoaren 5era arte. Nahi duenak etxetik ere eraman dezake otordua. Bazkalostean akelarrea izanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.