Erleta eskolako bost urteko ikasleak ipuin kontari aritu dira

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 2a, 17:00

Hamaika ipuin aditu izan dituztenak, sortzaile bihurtu dira orain. Hitzak aukeratu, irudiak margotu... mimoz osatu dute Erleta eskolako bost urteko ikasleek Gazteluko abentura ipuina. Otsailaren 27an jendaurrean kontatu zuten beraiek sortu duten istorioa eta txundituta utzi zituzten liburutegira joan zirenak. Argazkiak: Harkaitz Delgado

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun