Goizuetak ere bere ordezkaritza izan du Irlandan jokatu den Munduko Sokatira Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 28a, 11:15
Luzia Etxeberria goizuetarrak (zutik, eskuinetik hasita bigarrena) Ansoaingo taldearekin parte hartu du.

Goizuetak ere bere ordezkaritza izan du otsailaren 20tik 23ra bitarte Letterkenyn (Irlanda) ospatu den Munduko Sokatira Txapelketan. Luzia Etxeberria goizuetarrak (zutik, eskuinetik hasita bigarrena) Ansoaingo taldearekin parte hartu du taldekako lehian. Emakumezkoekin 500 kilokoan, 540koan eta mistoan aritu da herritarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun