Artikutza ezagutzeko bisita gidatuak martxoaren 15ean, 22an eta 29an

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 29a, 13:00
Hiru ibilbide eginen dituzte martxoan.

Donostiako Udalaren Artikutza natura programaren barruan,  Artikutza ezagutzeko hiru ibilbide eginen dituzte martxoaren 15ean, 22an eta 29an. Izen-emateak telefonoz egin daitezke 679 61 30 16 telefonora deituz edo Donostiako Udalaren web orrialdearen bidez.

Martxoaren 15ean, Artikutza auzotik abiatzen den ibilbide errez bat eginen dute, Enobietako urtegia izan zenaren inguruan, Artikutzan dauzkagun anfibioak bilatuz. 
Hurrengo proposamenak Elamako burdinola zaharrera eramaten ditu martxoaren 22an, irteera hau Artikutzaren alde ezazagunetik joanen da, kontuan eduki elkartze tokia ez dela Eskas izanen, Arriurdiñetako parkina baizik.
Martxoa bukatzeko, hilaren 29an, Artikutzaren goikaldera eramaten dituen ibilbidetxo bat, azken honetan aldapa gainditu beharko dute baina bistek esfortzua merezi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun