Binakako Txapelketako finalerdietarako sailkapena jokoan du Olaizola II.ak larunbatean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 27a, 17:00
Lau pilotariak otsailaren 26an egindako pilota aukeraketan.

Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea, Iñaki Artola eta Ander Imazen aurka ariko dira larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Binakako Txapelketako lehen atarikoa jokatuko dute eta finalerdietara sailkatzea izanen dute jokoan. Sasoi betean heldu dira bi bikoteak partidara. Txapelketa bikaina egin dute Artolak eta Imazek eta Olaizolak eta Urrutikoetxeak hasiera makala izan bazuten ere, azken hiru norgehiagokak irabazi eta goizuetarrak atzoko pilota aukeraketan esan zuenez, «garairik onenean gaude».

Binakako Txapelketan elkarren aurka bi partida jokatuak dituzte dagoeneko. Aurreko bietan, Artola-Imazek irabazi zuten, nagusitasunez, gainera: 22-13 eta 22-9. Baina, gorakada handia izan dute Olaizola II.a-Urrutikoetxeak eta ez da ahaztu behar,  2016an txapela irabazi zuela bikoteak. Euskal Telebistan zuzenean emanen dute partida 17:30etik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun