'Zer da zuretzat emakumea?' erakusketa osatzeko herritarren parte hartzea eskatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 28a, 13:00
Edozein adierazpide erabil daiteke 'zer da zuretzat emakumea?' galderari erantzuteko.

Leitzaldeko eta Goizuetako mugimendu feministak Zer da zuretzat emakumea? erakusketa parte hartzailea antolatu du. Herritarrei emakume hitzak burura dakarkiena azaltzeko eskatu die nahi duten adierazpidea erabilita (bertso, argazki, ilustrazio, poesia, collage...). Lanak martxoaren 16a baino lehenago aurkeztu beharko dira Goizuetako kafetegi edo estankoan, Leitzako Torrean edo sastrakak@gmail.com helbidera bidali.

Bildutako materiala antolatu eta erakusketa osatuko dute. Goizuetako labaderoaren martxoaren 23tik 29ra egonen da ikusgai eta Leitzako Atekabeltzen martxoaren 30etik apirilaren 5era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun