Mendialdeko Binakako Pilota Txapelketako finalerdiak gaur arratsaldean hasiko dira

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 27a, 11:10
Gaur hasiko dira finalerdiak, Aldatzen.

Otsailean abiatu zen Mendialdeko Binakako Pilota Txapelketako finalerdiak erabakita daude dagoeneko. Gaurtik aurrera jokatuko dira Goizuetan, Leitzan, Aldatzen eta Lekunberrin. 

Ostegunean, Aldatzen, 18:00etan jokatuko dituzte partidak. Aurrerako M. Lekuona eta A. Zabaleta ariko dira aurrez aurre.

Ostiralean, Goizuetan, 18:00etan hasiko dira partidak. Araxeseko I. Sotil eta E. Satrustegi eta Umore Onako M. Zurutuza eta M. Garmendia ariko dira lehendabizi eta Larraungo O. Lekuona eta O. Etxarri Umore Onako J. Alsua eta E. Aranberriren aurka gero.

Larunbatean, Lekunberrin, 16:30etik aurrera, Aurrerako U. Gereño eta A. Gereño Larraungo B. Legarra eta A. Azpirozen arteko lehia izanen da ikusgai. Haurren artean Aurrerako A. Loyarte eta J. Arregi eta Larraungo M.Goikoetxea eta M.Torradoren arteko norgehiagoka izanen da batetik; eta bestetik, Aurrerako H. Lizarraga eta B.Baleztena Araxes eta Larraungo A. Zubillaga eta X. Jauregiren kontra ariko dira. Larraungoen arteko partidak izanen dira gero: H. Ijurko eta A. Saralegi A.Iriarte eta M. Saralegiren kontra ariko dira.

Igandean, Leitzan, bost partida jokatuko dira. 16:30ean hasiko dira kimuak. Aurrerako A. Zubillaga eta G. Zabaleta Aurrerako H.Sagastibeltza eta J. Olaizolaren kontra ariko dira. Larraungo O. Ijurko eta I. Ijurkok Aurrerako A. Ugartemendia eta Umore Onako Apezetxea izanen dituzte aurkari. Segidan, J. Baleztena eta E. Bidartek hartuko dute lekukoa, J. Sagastibeltza eta Legarretaren aurka lehiatzeko. Azkenik, U. Ugartemendia eta A. Ijurko eta J. Dorronsoro eta E. Galartzaren kontra ariko dira.

Partidek asteartean izanen dute jarraipena. Leitzan 18:15ean kimuen arteko lehia izanen da. Aurrerako U. Erdozia eta Larraungo E. Ijurko U. Zabaleta eta M. Martinezen kontra ariko dira. Goizuetan asteazkenean 18:00etan Larraungo O. Goikoetxea eta J. Ezkurdia Aurrerako E. Mateorena eta Umore Onako E. Elizegiren arteko partida jokatuko da. Larraungo A. Goldarazena eta A. Eguzkiza eta Aurrerako A. Arraras eta JM. Agirre ariko dira gero.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun