Leitzako Erleta eskolako bost urteko ikasleak ipuin-kontalari ariko dira ostegunean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 26a, 16:00

Beraiek sortu, idatzi eta ilustratu duten ipuina kontatuko dute.

Ipuinak aditzera ohituak daudenak, irakurle bihurtuko dira otsailaren 27an. Leitzako Erleta eskolako bost urteko gelako ikasleek ipuina asmatu, idatzi, ilustratu eta liburuxka osatu dute. Egindako lana erakusteko ipuina kontatuko dute liburutegian, ostegunean, 17:00etatik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun