Leitzako hiru milak osatzeko ateraldia antolatu du Mendibilek larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 25a, 19:00
Otsailaren 1ean egin zuten lehenbiziko irteera eta Leitzatik Erakurrira igo eta Ezkurran bukatu zuten ibilbidea.

Leitzako Mendibil Mendi taldeak herri inguruan osatuko du hilabete honetako azken irteera. Leitzako hiru mila izenburupean, ibilbide zirkularra osatuko dute; Ixkibartik hasi, Urkizu, Altzegi, Urepel, Mandoegiko gainak zapaldu eta Ixkibarren bukatzeko. 1.000 metro inguruko gainbehera du ibilbideak eta horregatik, antolatzaileek aipatu dute komeni dela bertara joateko aldapetan ibiltzen ohitua egotea. Izena emateko azken eguna otsailaren 27a da. 

Lau bat orduko ibilbidea izanen da eta goizeko 8etan abiatuko dira Leitzako autobus geltoki zaharretik. Izena eman nahi dutenek otsailaren 27a, osteguna, izanen dute azken eguna. Maimur eta Astiz liburudendetan edo Aurrera elkartera email bat bidali beharko du interesa duenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun