Euskal Herria Mendi Erronkarako izen-emateak ziztu bizian doaz

Ttipi-Ttapa 2020ko otsailaren 21a

Ekainaren 6an izanen da Euskal Herria Mendi Erronka.

Ekainaren 6an Leitzan eginen duten Euskal Herria Mendi Erronka kirolari askorentzat hutsik egin gabeko hitzordua da. Horren lekuko da izen-emateek daramaten martxa. Guztira 700 parte hartzaile biltzen ditu banakako probak eta horietatik 99 dorsal baino ez dira falta banatzeko; erreleboka 50 bikotek parte har dezakete gehienez eta sei baino ez dira falta plaza guztiak betetzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun