Leitzako autobus eta taxi geltoki berria martxoaren 1etik aurrera hasiko dira erabiltzen

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 20a, 11:30
Leitzako autobus eta taxi geltokiaren kokalekua margotzen ari zirenean.

Oialde ataritik Leitzako Herri Areto aurrera eraman dute taxi eta autobus geltokia. Martxoaren 1etik aurrera egonen da erabilgarri. Lekualdaketak ez du eraginik izanen ordutegietan. 

Herriko hiru taxi gidariek: Arantxa Iparragirrek, Eugenio Jakak eta Dabid Barriolak bertan hartuko dituzte bezeroak. Leitzaran eta La Roncalesa autobus zerbitzuek ere eginen dute geldialdia geltokian. Orain arte bezala, Leitzaran konpainiak Leitzatik Iruñea, Tolosa eta Aresorako joan-etorriak eginen ditu.

LEITZARAN AUTOBUSA

LEITZA-IRUÑEA IRUÑEA-LEITZA
Astegunetan Astegunetan
07:50 13:00
15:30 19:00
Larunbatetan Larunbatetan
09:00 13:00
15:30

19:30

LEITZA-TOLOSA TOLOSA-LEITZA
Astegunetan Astegunetan
08:30 08:00
14:00 13:10
19:00 18:00
22:00 21:10
Larunbatetan Larunbatetan
09:00 13:10
14:00 18:00
19:00  

LA RONCALESA AUTOBUSA

LEITZA-DONOSTIA DONOSTIA-LEITZA
Egunero Egunero
09:00 10:30
20:30 21:00

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun