Lehiaketara mendi erronkarekin lotura duen edozein argazki aurkez daiteke. Bidaltzeko orduan, egilearen izena eta irudiaren izena zehaztu beharko dituzte. Maiatzaren 30a izanen da lehiaketan parte hartzeko azken eguna eta gero, bozketa fasea irekiko da. Atsegin dut gehien jasotzen dituen argazkiak Salomon motxila bat eskuratuko du. Sari banaketa ekainaren 6an, Euskal Herria Mendi Erronkako egunean eginen dute.