Martxoaren 1ean, 31.edizioa beteko du Lilatoiak. Goizean, 10:30ean abiatuko dira parte hartzaileak Donostiako Bulebarretik eta bertara joan-etorria egiteko doako autobusa jarriko du Berdintasun Batzordeak. Leitzako Plazatik abiatuko dira 09:00etan eta 18:00etan itzuliko dira,Bulebarretik bertatik. Zerbitzua erabili nahi dutenek, otsailaren 24a baino lehenago whatsapp mezu bat bidali beharko dute 674 08 69 26 telefono zenbakira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!