Leitzako Herri Kroserako izen-ematea zabalik

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 18a, 10:00
Lasterkariak plazatik abiatuko dira.

Apirilaren 4an izanen den Leitzako Herri Krosean izena emateko epea zabaldu dute. Apirilaren 1era arte eman daiteke izena 10 euro ordainduta (Aurrera Kirol Elkarteko bazkideek zortzi) eta egunean bertan 15 euroren truk (Aurrerakoek 10).

Leitzako XLII. Herri Krosak badu egun eta ordu zehatza. Apirilaren 4an, lehendabiziko larunbatean, izanen da. Hiru modalitatetan banatuko dira lasterkariak eta horren arabera ibilbide bat edo beste osatutako dute.

Benjaminek, 2011-2020 bitarte sortutakoek, 800 metroko ibilbidea eginen dute, 16:30ean abiatuta. Gaztetxoek, 2004-2010 artean jaioek, 2.250 metroko ibilbidea (itzuli bat) eginen dute eta 17:00etan zehaztu dute hitzordua. 2003az geroztikoek bi aukera izanen dituzte: 4,5 kilometro (bi itzuli) edo 9 kilometro (lau itzuli). Izena ematerakoan zehaztuko da aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun