'Zauria(k)' dokumentalaren emanaldia eta egileekin solasaldia ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 18a, 15:00

Zauria(k) dokumentala.

Otsailaren 20an, ostegunean, 18:30etik aurrera Zauria(k) proiektua izanen dute hizpide Atekabeltz Herrigunean. Sastrakak Leitzaldeko Feministak taldeak antolatu du hitzordua eta bertaratzen direnek, eromena, gaizkiegonak eta osasun mentala ikuspegi feminista batetik lantzen dituen proiektua ezagutzeko aukera izanen dute. Bertan izanen dira egileak.

Maier Irigoien Ulaiar, Isabel Saez Perez eta Iker Oiz Elgorriaga dira egileak eta narratiba, ilustrazioa eta poesia lotuz, bederatzi emakumeren errealitatea ikusarazten duen dokumentala osatu dute. Atekabeltzen izanen dira egileak eta dokumentala ikusi ondotik luntxa janez, haiekin solasteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun