Burdinolei buruzko hitzaldiak jakinmina sortu du Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 17a, 16:00

Joxe Jabier Etxeberriak eta Antton Mari Mitxelenak Goizueta inguruko burdinolei buruzko hitzaldia eskaini dute Goizuetako Udaletxeko Ganbaran. Gaiak ikusmina eta jakinmina piztu du, Ganbara lepo bete baita larunbat arratsaldean. Aipamen historikoak egin dituzte eta osatzeko krokisak, planoak... erabili dituzte. Goizueta eta inguruko zortzi kilometroko esparruan, 26 burdinolen berri ematen duten dokumentuak jasoak dituzte bi ikerleek. Argazkiak: Felix Loiarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun