Goizuetako Mandoegi mendian 60 urteko mendizale bat erreskatatu dute orkatilan haustura batekin

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 16a, 21:50

Haize bortitzak zauritua helikopteroan ateratzea eragotzi du, eta Goizuetako suhiltzaile boluntarioek eta Cordovillatik etorritako erreskate taldeko kideek atera behar izan dute ohatila batean. Gipuzkoako mendizalea, azkenik, anbulantzia batean eraman dute Donostia Ospitalera.

Goizuetan, 60 urteko mendizale bat Mandoegi mendian erori da eta orkatila hautsi du. Berarekin zeudenek 112 telefonora deitu dute. Haize indartsuak zauritua helikopteroan anbulantzia zegoen tokiraino eramatea eragotzi du, ibilgailurik sartu ezin den pista batean erori baita. Suhiltzaileek eta erreskate taldeko langileek eraman behar izan dute ohatila batean anbulantzia zegoen tokiraino, eta handik, anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun