Jon Rekondo leitzarra eta Larrañaga ere Urrezko Binakako Aizkora txapelketaren finalean izanen dira

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 10a, 19:00
Mikel Larrañagak eta Jon Rekondo leitzarrak Azpeitiko finalerako txartela lortu dute Beasainen.

Emakumezkoen banakako txapelketan Irati Astondoa nagusitu zaio Maika Ariztegi iturendarrari Beasaingo saioan

 

Urrezko Binakako Aizkora Txapelketan sailkapeneko azken jardunaldia jokatu igende eguerdian Beasaingo Antzizar kiroldegian. Mikel Larrañaga eta Jon Rekondo leitzarrak martxoaren 7an Azpeitian jokatuko den finalerako azken txartela lortu dute, Ruben Saralegi eta Eneko Otaño menperan hartuta. Mugertza II.a-Txikia IV.a eta Vicente-Mujikarekin batera ariko dira.

Bortz modalitatetan aritu dira: erlojuaren kontra (45 ontzako bi enbor), zutik (54 ontzako enbor bat), abiadura neurtzeko proba (65 ontzako enborra), zutik eta etzanda (45 eta 54 ontzako enbor bana) eta lan erdira (54 ontzako lau eta 60ko bi). Larrañagak eta Rekondok 22 minutu eta 55 segundo behar izan dituzte lanak burutzeko eta Saralegik eta Otañok 24 minutu eta 53 segundo.

Emakumezkoen banakako txapelketan Irati Astondoa nagusitu zaio Maika Ariztegi iturendarrari. Bizkaitarrak 7 minutu eta 33 segundo behar izan ditu lanak burutzeko eta iturendarrak 9 minutu eta 11 segundo.

Urrezko Harri-jasotze Txapelketan, Xabier Peña aritu da 175 kiloko errektangularrarekin, 150 kiloko kubikoarekin, 125eko bolarekin, bakoitzean bi minutuko txandak eginez. Denera 4.175 kilo altxatu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun