Aranoko elizan grabatutako mezak eskainiko ditu ETBk otsailean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 7a, 16:00
Aranoko San Martin elizan grabatuko ditu Euskal Telebistak mezak datozen hiru larunbatetan.

Otsailaren 8, 15 eta 22an grabatu eta igande goizetan emanen dituzte

 

Aranoko San Martin elizan grabatutako mezak Euskal Telebistan ikusi ahal izango dira otsailean zehar. Otsailaren 8an, 15ean, eta 22an grabatuko dituzte, larunbatetan 19:00etan eta igande goizetan ikusi ahalko dira ETB1en. Emanaldi hauetan Aranoko historia ezagutzeaz gain, herria, auzoak eta inguruko paisaiak ikusteko aukera izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun