Herriko burdinolei buruz gehiago ikasteko aukera izanen dute otsailaren 15ean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 13a, 07:30
Goizuetako Elamako burdinola.

Joxe Jabier Etxeberriak eta Antton Mari Mitxelenak hitzaldia eskainiko dute otsailaren 15ean, larunbatean. Udaletxeko Ganbaran egin dute hitzordua. Goizueta inguruko burdinolak izenburupean, gaiari buruzko informazio interesgarria azalduko dute.

Aipamen historikoak eginen dituzte eta osatzeko krokisak, planoak... erabiliko dituzte. Goizueta eta inguruko zortzi kilometroko esparruan, 26 burdinolen berri ematen duten dokumentuak jasoak dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun