Garagardo tailerra antolatu dute Leitzako Torrea Elkartean otsailaren 15erako

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 10a, 07:30
Ekoiztuko duten garagardoa martxoaren 28ko garagardo festan edateko aukera izanen dute.

Garagardoa edadetik ekoiztera; urrats hori emanen dute otsailaren 15ean Leitzako Torrea Elkartean, 09:30etik aurrera. Lehenbizikoz antolatu dute garagardo tailerra eta garagardoa nola egiten den ikasteaz gain, dastaketa eta pintxoak ere izanen dituzte. Plaza mugatuak dituzte eta interesa duenak otsailaren 14a baino lehenago eman beharko du izena, 12 euroren truke.

Urteak daramatza Torrea Elkarteak garagardo festa antolatzen eta aurten, pauso bat gehiago eman eta egun horretarako euren garagardoa ekoiztea erabaki dute. Tailerrean ekoiztutako garagardoak hilabete behar duenez ontzeko, prest izanen dute martxoaren 28an ospatuko dute garagardo festarako. Bazkarian zehar eskainiko dute  Torreako garagardoa eta lehentasuna tailerrean parte hartutakoek izango dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun