Los Zopilotes Txirriaus taldeak larunbatean Leitzan ematekoa duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 7a, 10:30

Otsailaren 8an, 23:30etik aurrera ariko da talde nafarra Leitzako Torrea tabernan.

Otsailaren 8an, 23:30etatik aurrera Los Zopilotes Txirriaus taldekoek kontzertua eskainiko dute Leitzako Torrea tabernan. 180 sarrera jarri zituzten salgai, 5 euroren truke eta guztiak saldu dituzte. Bildutako dirua Izadi gurasoekin etxera dinamika laguntzeko izanen da.

«Izadik askatasunean, bere gurasoekin, bizi behar duela» aldarrikatzeko jarri zuten martxan dinamika eta Leitzako Torrea Elkarteak hasieratik eman dio sostengua. Iñigo Gutierrez (Algorta) eta Maria Lizarraga (Burlata) presoen alaba da Izadi. Urtarrilean jaio zen Valentzian eta geroztik bere amarekin bizi da Picassenteko amen moduluan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun