Leitzako suhiltzaile boluntarioek itzali dute arratsaldean Baztarrolan piztutako sutea

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 6a, 20:52

Ikusmin handia sortu du gaur arratsaldean Leitzako Baztarrola inguruan sortu den suteak. Sugarrak Leitza eta Aresotik ikus zitezkeen. Leitzako suhiltzaile boluntarioak aritu dira sua itzaltzeko lanetan eta 20:30 alderako sutea mendean hartua zuten.

Sutearen ondorioz, Leitzako hainbat auzotan telebista seinalearekin arazoak egon daitezkeela adierazi du Udalak. Herritarrei eragozpenengatik barkamena eskatu eta ahal bezain laster normaltasunera itzultzen ahaleginduko direla jakinarazi die. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun