Lurralde berriak esploratzeko ataria eskaini nahi diete eskualdeko emakumeei. Taldean parte hartzeko ez da deus ordaindu beharko ezta izena eman beharko ere, agertzearekin aski da. Maiatzera bitarte, hilabetean behin elkartzekoak dira. Hurrengo deialdiak martxoaren 10ean, apirilaren 28an eta maiatzaren 26an izanen dituzte.